MANUEL DE FALLA
(1876-1946)
Biografia
Garai hartako pertsonarik ospetsuenetarikoa izan zen; espaniar musika nazionalismoaren muinerako iritsi zen. Fallaren bidez hasi ziren munduan espainiar musika berriro ere aintzat hartzen. Cadizkoa zen, jatorriz, eta Amodio sorgina eta Hiru puntako kapela ditu obra nagusiak, andaluziar folklorearen kutsu nabaria dutenak; aurreragokoetan, aipatzekoak dira Maese Pedroren erretaula, eta, batez ere, Klabeko kontzertua, Fallaren garapenaren eta aszetismorako joeraren emaitza. Manuel de Falla 1946an hil zen Argentinan.
Orkestrarako lanak
Noche en los jardines de España
El amor brujo, orkestrarako bertsioa
El sombrero de tres picos, 1. suitea
El sombrero de tres picos, 2. suitea