ESKUBALOIKO PELOTAGAZ MAITEMINDUTA
Egilea: Itsaso Urresti
MAIALEN GORORDO
Ni Itsaso Urresti naz eta Maialen Gorordo alkarrizketatuko dot. Txikitatik ezagutzen dot baina konturatu naz bere zaletasunaren inguruan ez dakidala ezer, hain zuzen ere eskubaloiaz. Dakidan gauza bakarra, bere eskubaloiko jokalari gogokoena Katja Nyberg.
Itsaso Urresti: Zuk lau urtegaz gimnasia erritmikoa egiten zendun oker ez banago. Zenbat urtegaz erabaki zenduan kirol hori iztea eta eskubaloia praktikatzen hastea? Zerk eta nork bultzatu zintuan?
Maialen Gorordo: Zortzi urtegaz itzi neban gimnasia erritmikoa eta urte betera, hau da, bederatzi urtegaz hasi nintzan eskubaloian. IƱork ez ninduan eskubaloian apuntatzera bultzatu, nik lehenengo futbolean jokatun gura neban baina nesken talderik ez egoalez eta nik kirolen bat egin gura nebanez eskubaloira apuntatu nintzan lagun batzukaz.
I.U.: Jendeak dinoanez kirol batzuetan arduratsuagoa izaten ikasten da. Egia al da? Zer egoeratan nabari dozu?
M.G.: Bai, nik uste dot egia dala. Adibidez, aurton goma bat emon deuskue muskuluak luzatzen laguntzen deuskuna eta goma hori egun batean ahaztuz gero, sari bat eroan behar deutsagu entrenatzaileari, bi aldiz ahaztuz gero, ez dogu entrenatzen eta hiru aldiz ahaztuta ez dogu partidua jolasten.
I.U.: Badakit eskubaloian zagozanetik urte guztietan kapitaina izan zarala. Erreza egin jatzu kapitaina izatea? Zer egiten zendun?
M.G.: Momentu batzuetan bai, erreza da eta beste batzuetan ez da bat ere erreza. Adibidez, beroketa zuzentzea erreza egiten jat baina kideren batek arazoren bat dauanean oso zail egiten jat berari laguntzea.
I.U.: Erlazio ona dozu zure aurtongo entrenatzaileagaz?
M.G.: Bai oso erlazio ona daukat eta kofiantza handia ere, gainera kapitaina nazalez beragaz berba asko egiten dot taldeaz daukadan iritziaren inguruan.
I.U.: Arazoren bat dozunean, entrenatzen zagozanean edo partiduren bat jokatzen zagozanean, nogaz egiten dozu berba kideekaz edo entrenatzaileagaz? Zergaitik?
M.G.: Entrenatzaileari, berak baino hobeto ezin deustadalako arazoa konpondu.
I.U.: Kontatu deustie pasadan urtean Bizkaiko selekzioagaz entrenatzen hasi zinala baina deseroso aurkitu zinan ezta? Zer gertatu jatzun?
M.G.: Bai deseroso aurkitu nintzan, entrenatzaileak ni baino kategori bat zaharragoekin jarri nindualako eta gainera eurak egiten ebiezan ariketak nik inoiz egin ez nebazalako.
I.U.: Partidu bat jokatu aurretik urduri egoten zarala badakit. Urduritasuna kentzeko zer egiten dozu?
M.G.: Urduri nagoanean, Ainhoagaz batera abestu egiten dot eta gero talde guztiak urduritasun guztiak kentzeko oihu egiten dogu eta lasaiago urtetzen dogu partidua jokatzera.
I.U.: Azkenik, eskubaloiko izar bat izateko ametsa daukazu? Edo ikasketakaz jarraituko dozu? Hau da, zelan ikusten dozuz zure etorkizunean eskubaloia eta ikasketak?
M.G.: Niri asko gustatuko litzakit izar bat izatera heltzea baina uste dot ez nazala hain urrun helduko. Ahal dodanerarte jarraituko dot eskubaloia egiten oso gustuko dodalako baina ikasketakaz ere ahalik eta hoberen jarraituko dot.
Guzti honegaz, zure zaletasunaren inguruan pila bat gauza dakidaz. Eskerrik asko zure denbora galdera honeek erantzuten emon dozulako.