Klasizismoa
Musika eta musikagileak
KLASIZISMOKO MUSIKA
XVIII. mendearen bigarren erdialdea eta XIX. mendearen hasiera hartzen ditu. Barrokoan bezala, estilo homofonikoa da nagusi (melodia lagundua), nahiz eta musika klasikoa garbiagoa izan, sentsazioak sortuz eta zerbait deskribatzen eta imitatzen ez saiatuz. Sonata klasikoa sortuko da, instrumentu bat edo gehiagorako idatzia eta lau aldik osatua.
Kontzertu klasikoa sonataren zabaltze bat da, non bakarlari bat dagoen orkestra batez lagunduta. Sinfoniak, sonataren ezaugarri antzekoak dituena, tinbre- mota gehiago ditu. Musika erlijiosoa ia ez da garatzen, ahots-musikarekin gertatzen ez den bezala, garai honetan opera komikoa sortuko baita, opera serioarekin lehian arituz.
ORKESTRA KLASIKOA
Orkestra instrumentu eta instrumentu joleen taldea da, normalean nahiko handia da, hari, perkusio, haize eta metal atalak dituena. Klasizismoan, orkestra zabaldu behar izan zuten, sinfonia interpetratzeko. Hari instrumentuen familian egin zuten zabalkuntza, hain zuzen ere, garai hartan erabiltzen ziren instrumentuak bikoiztu ziren.
Orkestretan instrumentu asko egoten ziren; haizezkoak (flauta, oboea, klarinetea, kontrafagota…), metalezkoak (tronpa, tronpeta, tronboia…), perkusiozkoak (tinbala), eta harizkoak (biolina, biola, biolontxeloa…).
Apaingarri moduan, zuzentzailea ez zuen instrumenturik jotzen eta orkestraren aurrean kokatzen zen, orkestra zuzentzeko.