Tchaikovsky
Piotr Ilitx Txaikovski —errusieraz: Пётр Ильич Чайкoвский— (Votkinsk, Errusiar Inperioa, 1840ko maiatzaren 7a – San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1893ko azaroaren 6a) musikagilea izan zen, Erromantizismo garaikoa. Baleterako egin zituen lanak dira ezagunenak (Beltxargen aintzira, Loti Ederra eta Intxaur hauskailua). Halaber, opera, orkestrarako musika eta 7 sinfonia landu zituen