landare mitologikoak

haritza eta ipurua

HARITZA :)

Haritz izena Quercus generoko ehunka zuhamuxka eta zuhaitzen izen orokorra da, baita harekin zerikusi handia duten beste genero batzuen espezieena ere, Lithocarpusekoena legez. Generoa ipar hemisferiokoa da, hosto jauskor eta iraunkorreko espeziez osatuta eta Asian eta Amerikan lur hotzetatik tropikoraino hedatuta dago. Haritzen fruituak ezkurrak deitzen dira.

Hainbat Haritz mota daude:

  • Haritz zuria
  • Haritz hungariarra
  • Haritz turkiarra
  • Haritz gorria
  • Gaztaina haritza
Big image

morfologia

40 metro baino gehiagora iristen den zuhaitza dugu haritz hau.

Sendoak dira, adaburu zabal eta biribilekoak. Enborra zuzena, laburra eta lodia dute bakarka azaltzen diren indibiduoek, adar lodi eta bihurriekin. Adaxkak gaztainaren antzeko koloredunak, ilegabeak.

Azala leuna eta kolore grisekoa gaztetan, helduagoetan zartatzen joaten da eta kolore arreagoak hartzen.

Adarrek oso azalera zabala bete dezakete .

sailkapena

Bi azpigenerotan sailkatuta daude:

  1. Quercus azpigeneroa. Ohiko haritzak. Oso hedatua; ezkurrak laxo taldekatuta, ezkatak espiraletan jarrita ezkur oskoletan.
  • Quercus sekzioa,Estilo laburrak; ezkurrak 6 hilabetetan heltzen dira, gozo edo apur bat mingotsak, ezkurren oskolak ilebakoak barrutik. Orriak gehien bat puntabako gingilekin, askotan gingil biribilduekin.
  • Mesobalanus sekzioa, Estilo luzeak; ezkurrak 6 hilabetetan heltzen dira, mingotsak, ezkurren oskolak ilebakoak barrutik.
  • Cerris sekzioa,Estilo luzeak; ezkurrak 18 hilabetetan heltzen dira, oso garratzak, ezkurren oskolak ilebakoak barrualdean. Orrien gingilak punta zorrozdunak ohi dira.
  • Protobalanus sekzioa,Estilo laburrak, ezkurrak 18 hilabetetan heltzen dira, oso garratzak, ezkurren oskolak iledunak barrualdean. Orrien gingilak punta zorrozdunak ohi dira.
  • Lobatae sekzioa,Estilo luzeak, ezkurrak 18 hilabetetan heltzen dira, oso mingatzak, ezkurren oskolak iledunak barrualdean. Orrien gingilak punta zorrozdunak ohi dira.
2. Cyclobalanopsis azpigeneroa. Ezkur taldeko haritzak. Sortaldeko Asiako orri iraunkorreko haritz talde zabala, taldeka batutako ezkurrak eta ezkur oskolak eraztunetan banandutako ezkataz hornituta dituztenak (ikusi eskumako argazkia), askotan beste genero (Cyclobalanopsis) ezberdinekoak legez hartuak.

erabilerak

Haritzen egurra historikoki oso erabilia izan da ikatza sortzeko, etxeko gauzetarako... baina gainera kalitate izugarrikoa da, gogorra eta astuna. Oso estimatua eta erabilia da zurgaintzan, ebanisterian, upelgintzan, ontzigintzan...garai bateko elizak egiteko erabitzen zen.

Haritz gazteen (12-20 urte) azala terapeutikan erabiltzen da agente estringente modura, azido tanikoa baitute.

Ezkurra oso erabilia da haziendek bazkatzeko, batik bat txerri-aziendentzat.

Bera da Euskal Herriko sinbologia mitikoarekin gehien lotuta dagoen zuhaitzetako bat, Gernikako Arbola dugularik erakusgarri.

hostoak

Orokorrean tamaina ertaineko hosto obobatuak ditu. Nahiko errez bereiz daitezke hosto txandakatu hauek, azaltzen dituzten lobuluak direla eta: pinatilobulatuak dira.

Beste haritz mota batzuetatik bereizten dutena peziolo oso laburrak dira, eta peziolo motz horien oinarrian aurkitzen diren lobuluak.

Hostoak sendoak dira eta udaberri-udan zehar berde kolorekoak diren arren , iraila aldera udazkeneko koloreak hartzen doaz, marroixkak hain zuzen ere. Haritz kandudunak neguan hostoak galtzen ditu.

loreak

Haritz lore tipikoak udaberri hasieran agertzen dira, lehenengo hostoak ateratzen hasi aurretik. Loreak hori edo berde argi kolorekoak eta monoikoak dira, hau da, sexuak lore bereiztuetan agertzen dira. Lore arrak gerba motako infloreszentziatan hazten dira eta emeak, txorten luzeko multzo txikitan.


Lore ar mota hauek airearen bidezko polinizaziora moldaturik daude,forma zilindrikoa eta adarretatik zintzilik agertzen dira, polena askatuz.Lore ar bakoitzak ezkata trilobulatu bat du eta honen barruko aldean txertatzen da 5-8 gingileko perigonioa.


Lore emeak buruxkatan antolatzen dira, hiru estigma dituztelarik eta adar lateralen puntetan agertzen dira. Estiloak laburrak dituzte eta oinetik dibergenteak.

fruituak

Haritzen fruituak ezkurrak dira, uda hasieran agertu eta iraila-urrian heltzen direnak. Ezkurra glande motako fruitua da, forma oboideokoa eta hasieran kolore berde argia azaltzen duena, nahiz eta geroago marroixa bihurtzen den.

Ezkurrak, pedunkulu luze baten puntan hazten dira, luzangak dira eta txortenak fruituaren herena estaltzen du, txapela moduko bat osatuz: karloa. Honetan ezkata lauak ageri dira baina oro har, ez dute ertza gainditzen.

Fruituak 2-5 ezkurreko taldetan edo banaka hazi daitezke baina beti ere pedunkulu bakarretik eratortzen direlarik.

Ezkurrak elikagai-iturri garrantzitsua dira zenbait animaliarentzat.

Mitologia

Egun batean, Zeus eta Hermes, bidai baten ostean,eskale bihurtu ondoren,Tiana herrira ailegatu ziren ekaitz baten erdian, eta hor zegoen etxe batean hospedatu ziren, gaua igaro zuten hor .Bakarrik Filemon eta Baucis sartu ahal izan ziren etxe horretan.Ura eta janaria aldi askotan eman ondoren Baucis nabaritu zuen pitxerra oraindik beteta zegoela. Filemonek etxean gordetzen zuen antzara bakarra eskaini zien, baina nekazaria antzararengana hurbiltzera joan zenean, antzara alde egin zuen zeren eta Baucis eta Filemon esan zuen ez zela beharrezkoa hainbeste sakrifizio eta alde egin behar izan zuen.

Jainkoa bikoteari ohartarazi zion herria suntsituko zuela eta sartzea debekatu zieten pertsona guztiei. Mendiko tontorrera berarekin igotzeko esan zien , gero haien herria zeus egin zuen uholde batengaitik suntsituta ikusi zuten.

Zeus beraien etxea salbatu zuen eta tenplu bihurtu zuen.

Jainkoak desira bat eskaini zien eta haiek tenplu berriaren zaindariak izatea eskatu zioten, denbora gehiago elkarrekin bizitzea eta hiltzea elkarrekin ere bai.

Hil ostean, Zeus zuhaitz bihurtu zituen eta zuhaitz horiek elkarren artean okertzen ziren azken esaldiak haien artean esaten.

Filemon haritz bihurtu zen eta Baucis Tilo (ezki).

Big image

Gernikako haritza

Gernikako arbola Gernikako Batzar etxearen aurrean dagoen haritza da. Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskal herritarren askatasun tradizionala eta Euskal Herriko foruak adierazten ditu.

Gernikako Haritza (bizkaieraz, aretxa) izena ere hartzen du.

Ipurua

Ipurua (Juniperus) landare generoa da.

Hainbat ikuspuntu taxonomiko daude ipuruak sailkatzerakoan, baina oro har 50-70 espezie ipuru daudela esan daiteke.

Ipar Hemisferioan bizi dira, Artikotik Afrika tropikaleraino eta Erdialeko Amerikako mendietaraino.

Generoko espezieen artean bi dira jateko onak diren bakarrak: ipar-ipurua eta hego-ipurua .

Big image

Erabilera

Gehienetan ipurua Ginebra "gin" egiteko erabiltzen da,

Mitologia

Ipuruaren parte berdea aintzinean izpiritua eta antzeko gauza txarretatik garbitzeko erabiltzen zen tresna zen.

Norbait lurperatzean horrekin izpiritu txarra kentzen zen eta zerura garbi zihoan.

Medearen landarerik gogokoena zen, hau Jasonen emaztea zen eta biak Greziako mitologiakoak ziren. Ipuruaren adarren laguntzarekin lokartu zuten urregorrizko ardi larrua gordetzen zuen sugea.

Big image

Naiara eta Ane